Bigarren Mundu Gerratik eta Gestaporengandik ihesi, lehendakariak Atlantikoa zeharkatu zuen itsasontziz, udan, mozorrotuta. Klandestino sentitu ahal izateko alegiazko arerio bat asmatuta, 75 urte beranduago bide haiek edo antzekoak urratzeko saiakera bat da hau.
Baliabidez justu antzera, talenturik batere gabe, eta bideo-selfieak egiteko zurien balantze trakets samarra duen sakelako batekin, abuztuaren 27 batez Rio de Janeirora iristea da xedea, Jose Antonio Agirre Lekubek 1941ean bezala. Edo posible ez bada, ozeanoetan galdu baino lehen hamabost bideo grabatuta uztea, eta armairuko alkandora ausertenei bigarren aukera bat ematea. Guztia Berria egunkariaren eskutik beste behin.