1979an Zarautzen jaioa naiz. Mundua korritu bai, baina kronikarik sekula idazten ez zuen kazetari batek du, Tintinek, nik letretatik jo izanaren errua (topikoetan topikoa hauxe). Erabaki hura arrastaka daramat oraindik, madarikazio bat bezala. Santo Domingon hasi nintzen lanean, eta ondoren hamar urtez Egunkaria eta Berriako maketatzaile jarraitu. Gipuzkoako Hitzan eta Berrian bertan idatzi nuen gero, eta Euskadi Irratian aritzen naiz egun. 2012az geroztik Berlinen bizi naiz. Noiz arte, batek daki, baina ordura arte blog hau freskatzea da nire asmoa. Asmoak betetzen txar amorratua naiz. Hemen beheko ikono sozialak moñoñoak dira, baina e-postarena agertzerik ez dut lortu. Nire helbidea danel abildua berlinaleak.eus da.